elkarrizketa

'Basaburuko ahaztuak', 36ko gerrako zapalduen inguruko saioa eginen da Aizarotzen

Amezti.eus 2024ko urriaren 1a

36ko altxamendu faszistan eta gerran Basaburuan egon ziren zapalduen inguruko informazioa biltzen ari da herritar talde bat. Asteazkenean, 19:00etan, bilera irekia eginen dute Aizarozko Luzia Goñi kultur etxean, orain arte bildutako informazioa emateko eta ikerketarekin nola segitu erabakitzeko. Benito Alberro izan dugu gaurko irrasaioan xehetasunak kontatzen.