Cederna Garalurren txokoa

Elikadura sistema eta ekoizpena bultzatzeko politika publikoen inguruko jardunaldia

Amezti.eus 2026ko maiatzaren 19a

Ekainaren 4an Leitzako Mimukai zentroan izanen duten jardunaldiari buruz mintzatu zaigu gaurko irratsaioan Marta Barba Cederna Garalur elkarteko Elikadura Dinamizatzailea. "Mendialdean elikadura sistema eta elikagaien ekoizpena bultzatzeko tokiko politika publikoak" izena jarri diote jardunaldiari, eta tokiko administrazioetatik eta instituzioetatik sustatu daitezkeen bide, lanketa eta neurrien inguruan ariko dira, besteak beste. 

Cederna Garalur elkarteak Mendialdeko Elikadura Mahaiarekin elkarlanean antolatu du egitasmoa, eta hainbat mahai-inguru izanen dituzte, esperientzia desberdinak ezagutzera emateko asmoz. Teknikariak nabarmendu duenez, udaletako zinegotzi nahiz langileei eta bestelako elkarte eta erakundeetako kideei zuzenduta dago ekimena bereziki, nahiz eta edozein herritarrek parte hartu dezakeen. Arratsaldeko 15:30etik 20:00etara izanen da jardunaldia.