Irratia

Internazionalismoa

Txuri Ollo goldaraztarrak internazionalismoko gaiak dakarzkigu hilean behin: munduko borrokak, zapaldutako herrialdeen askapenerako mugimenduak, koloniamismoari lotutako kontuak...
-- Esan Erran irratia --
4 atal entzuteko
'Ekialde Hurbila', kontzeptu kolonialista eta eurozentrista
2026/04/22

'Ekialde Hurbila' deitzen diogun horren inguruko kolaborazioa izan dugu gaur internazionalismo tartean, Txuri Ollo goldaraztarraren eskutik. Palestina, Libano, Iran... albistegietako titularretatik harago, zein da egoera herrialde horietan? 

Sudango gerraz eta kanpoko interesez, internazionalismoaren txokoan
2026/01/21

Sudan izan du hizpide gaurko internazionalismoaren txokoan Txuri Ollo goldaraztarark. Herrialdea bizitzen ari den gerra gerra zibil gisa saltzen duten arren, imoztarrak azaldu duenez, kanpoko interesek pisu handia dute gatazkan. 

Venezuela izan dugu hizpide gaur Internazionalismo kolaborazioan
2025/11/04

Internazionalismoko kolaborazioa egiten digu hilean behin Txuri Ollo goldaraztarrak, eta gaurkoan, Venezuela izan dugu hizpide. Izan ere, azken asteetako albisteetan entzun dugu AEBek ustezko hainbat narko-txalupa harrapatu eta pertsonak akabatu dituela. Baina, zer dago benetan atzean? 

Genozidioaren bigarren urteurrenean, Palestinaren egoera hizpide
2025/10/07

Internazionalismo kolaborazioa egiten digu hilero Txuri Ollo aktibista goldaraztarrak. Gaurkoan, Hamasen eta erresistentzia palestinarraren erasotik eta Israelek abiatutako genozidiotik bi urte betetzen diren honetan, Palestinako egoera izan du hizpide Ollok. Bi urteotako bilakaera, egungo egoera, bake negoziazioak... 

.2..