IRITZIA

Ultzamaldean hauteskundeak: Txarragorik ezin zitekeen izan

Juan Aleman 2023ko abu. 17a, 13:03
Etxe honek bezala, gure emaitzek badute hobetzeko aukera, bai horixe! Eutsi diezaiogun zutik herriari!

Espainiako kongresurako hauteskundeek gure eskualdean izan dituzten emaitzak aztertu eta bere iritzia bidali digu Juan Alemanek.

Emaitzen datuak, hurrengo taulan:

Alderdi politikoak

2019(azaroa)

2023

% (2019/2023)

Euskararen alde eta euskararen kontra

Bildu

854

824

-3.64%

 

Geroa Bai

146

146

0%

 

Podemos/Sumar

270

245

-9.25%

 

Euskararen aldekoen batuketa

1270

1215

 

-4,34%

 

 

 

 

 

UPN

 

280

 

 

UPN/PP (Na+)

464

 

 

 

PP

 

245

11,8% (1)

 

VOX

46

54

+14,8%

 

Sozialista (PSN)

276

354

+22%

 

 

 

 

 

 

Euskararen kontrakoen batuketa

510

579

 

+12%

Besteak

31

30

-0,3

 

Alderdi guziak ateratakoen batuketa

2087

2178

+4,2%

Parte hartzeak zertxobait gora egin du.

(1)UPN, PP eta Ciudadanos 2019an elkarrekin aurkeztu ziren. 2023an Ciudadanos ez da aurkeztu eta UPN eta PP, berriz, bakoitza bere aldetik. Beraz, 2019an alderdi bakoitzaren datuak ezin bereizi ditugu. Hortaz alderaketa ezin egin zuzen. Beraz, 2019an hiru alderdien batuketa eta 2023ko UPN eta PPren batuketa eginda alderatu ditugu.

 

Gure herritik begira, zer gertatu da?

 

0.-Azken hauteskundeetako beste analisia bat? Erabat diferentea egin nahi nuke. Euskal Herria aintzat hartuz inork egin ote du? Hizkuntza aintzat hartuz? Hortaz, bada, gure alderdikoa analizatzean ikuspuntu horretatik egin dut, euskara eta euskal komunitatea direlako euskaltzale baten ardatza.

 

1.-Parte hartzea handitu da %4,2an. Ez dezakegu asko hazi denik, dena dela kontutan hartzeko da.

 

2.-Euskararen aldekoak direnak ez diote eutsi 2019an ateratakoari. Eta euskararen alde “teorian”. Hori ongi azpimarratu nahi nuke, herri honetan ez baita izaten gauza bera esatea eta egitea, batez ere euskarari gagozkiolarik.

%4,43 egin dugu atzera (Banaka harturik, Imotzen eta Ultzaman egin du behera Bilduk; eta Podemosek, berriz, Ultzama, Odieta eta Basaburuan. Kasu berezia bezala, Podemosek Imotzen egin du gora) Geroa Bai, bere boto kopuruari eutsi dio, baina bere emaitzak oso eskasak dira.

 

3.-Euskararen kontrakoen taldean sartu dugu UPN, noizbehinka nahiz euskararen alde mintza, egintzatan batez ere bere arbuioa eta destaina agerian uzten baitu aukera izaten duen guzietan.

UPN + PP + Vox taldeak toki guzietan egin du gora. Baina azpimarratzekoa da UPN-k azkeneko hauteskundeetan ateratako boto kopuru eskasa eta PP+Vox-ek egin duten aurrerakada ikaragarria. Atetz da nabarmentzekoa: UPNk 13 boto soilik PP eta Voxek batera 38 atera dituztelarik. Ultzaman, Odietan eta Lantzen ibili da UPN eskuin espainolen gainetik. 1936an karlismoa bizienik zegoen tokia, zerbait gehitzekotan.

 

4.- PSN (Sozialista) Euskararen etsaien taldean sartu dugu. Non besterik, ikusirik azken 4 urte honetan euskararen kontrako lege eta erabaki administratibo guzietan aurreneko punta egon denean! UPN bera baino etsaiago eta amorratuago? Dudarik gabe, Gobernuan eta Parlamentuan erakutsi duen jarrera oso erasokorra izan da, etsaietan etsaiena. Gainera honetan ez dago harritzeko konturik, PSNren espainoltasun menperatzailea ez dago ezkutuan. UPN, besterik da.

Euskaldunon kontrakoak, denak batera hartuta, %12 egin dute aurrera

 

5.-Ohar inportanteena: Euskaltzale eta euskal komunitateko guziontzat beldurgarria PSN-k izan duen gorakada, %22koa izan baita. Herri guzietan egin du gora, Lantzen eta Atetzen ezik. Ultzaman oso nabarmen, udalerri guziak kontuan harturik, hemen gehienik.

 

Momentukoa ote da PSNren gorakada hau?

 

Orain urte mordoxka bat ikasi nuen Lantzen eta Anuen, bertako zaharrekin, nola galdu den euskara udalerri horietan. Hobeki esan, “nos han quitado el euskara” esaten zuten. Nortaz ari ziren? Maisu, apez, idazkari… eta horietaz ari ziren, eta batez ere, Nafarroako agintariez. Ez zuten “se ha perdido el vasco” esaten nik oraintsu artio entzun izan dudan bezala, baizik “nos han quitado el vasco”. Eta esateko modu zuzena zela iritzi nion.

 

Eta hori da gertatzen ari, euskara kentzen ari zaizkigula Espainiako eta Nafarroako Agintariak. Hizkuntza bat ez da galtzen, hil egiten dute, hori da Soziolinguistikak erakusten diguna: menpeko hizkuntzak baztertu eta hil egiten dituztela, alegia.

 

Botoa ematerakoan, Gure lurra, Gure herria eta Gure hizkuntza ditugu kontutan hartu behar. Gurea dena eta betiko gal dezakeguna. Egoera larria da eta euskaldunok behar dugu hori kontutan har gauza guzien gainetik. Botoa ematerakoan ere bai, jakina!!!!