Ilarregiko Pascual Lacano holokausto naziaren biktima omenduko dute igandean

Amezti.eus 2025ko urt. 20a, 11:00

Ahaztuak herri ekimenak antolatuta, Ilarregiko seme Pascual Lazcano Ciari omenaldia eginen diote igande honetan, Ilarregiko kontzeju etxean, eguerdiko 12:00etan.  Iosu Isturitz odietarrak eman dizkigu xehetasunak gaurko irratsaioan.

Espainiako faxismoaren eta holokausto naziaren biktima izan zen ultzamarra, eta nazien kontzentrazio esparru batean hil zen. Eskualdean ezezagunak diren errepresialiatuen historiak lehen lerrora ekarri nahi dituzte memoria historikoaren lanketa egiten ari diren herritarrek, eta errepresialiatuei aitortza egiteko tartea ere hartu nahi dute.