elkarrizketa

Basaburuko mediku eta Igoako maisu errepresialiatuei omenaldia, igande honetan

Amezti.eus 2025ko mai. 12a, 11:54

Igande honetan, maiatzaren 18an, omenaldia eginen diote Basaburuko medikua izan zen Francisco Javier Iturbideri eta Igoako maisu izan zen Nemesio Delgado Gutierrezi. Basaburuko Ahaztuak herri ekimenetik antolatu dute omenaldia, eta Jauntsarasten izanen da, eguerdiko 12:00etan. Xehetasunak eman dizkigu Benito Alberro ekimeneko kideak.

Basaburuan ari ziren lanean biak 1936ko kolpe faxista garaian, eta biak eraman zituzten gatibu. Gerora, gainera, ezin izan zuten haien lanbideetara itzuli. Horregatik, Basaburuko Ahaztuak herri ekimenaren baitan, omenaldia antolatu diete igande hontan. Jauntsaratsen, Txokolateroren etxeko atzekaldean izanen da ekimena, eguerdiko 12:00etatik aurrera.