Elkarrizketa

Eskualdean Gazte Asanblada martxan jartzeko prozesua abiatu dute

Amezti.eus 2024ko mar. 14a, 11:00

Ultzama aldean gazte asanblada edo gazte taldea martxan jartzeko lehen pausoak ematen hasi dira eskualdeko zenbait gazte. Momentuz, lehen asanblada irekia egin zuten martxoaren 1ean, eta landu nahi dituzten gaiak identifikatu zituzten bertan: etxebizitza, aisialdia, kultura, gazteen arteko harremanak... Itziar Olague gazte lizasoarrak eman dizkigu xehetasunak gaurko saioan.