Irailaren 15ean, Berriosusotik gure eskualderako bidea eginen du martxak. 9:00etan irtengo dira handik, eta aurreikuspenen arabera, eguerdiko 12:00etan Gelbentzutik pasako dira elkartasun ekimeneko parte hartzaileak. 13:30ean iritsiko da ekimena Larraintzarra, eta bertan harrera eginen zaio ibilaldiari. Zentro Zibikoan bazkaria eginen dute (txartelak eskuratzeko, irailaren 10a baino lehen 948 30 92 57 telefonora deitu behar da), eta arratsaldean ere hainbat ekimen izanen dira: Mexikortxoren eta Pettiren kontzertuak, Dabke klaseak, poesia irakurketa...
Hurrengo egunean, irailaren 16an, goizeko 9:00etan abiatuko da martxa Eltzaburutik Doneztebera. Herritarrei martxan eta eskualdeko ekimenetan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek, eta baita eskualdeko zenbait udalek ere, Atezkoak kasu.
Ekimenaren inguruko xehetasun guztiak eta egitaraua https://ibaitikitsasora.org webgunean daude ikusgai. Antolatzaileek nabamendu dutenez, bi helburu nagusirekin abiatu dute ekimena: "Euskal Herriko herri eta hirietan kausa palestinarrari laguntzeko lanean ari den sarea zabaltzea eta herritarrak bertara batzea, eta martxaren presentziarekin eta salaketarekin Palestinako okupazioarekin eta genozidio sionistarekin kolaboratzen duten hemengo enpresa eta erakundeen operazio-guneak ikusaraztea".