Irratia

Mexikortxorekin iraultzan

Aizarozko Mexikortxo bandako kideek Kubako iraultzan barna eramanen gaituzte aurtengo ikasturtean. Zuzeneko abestiak joz, iraultzako pasarte desberdinak kantatu eta kontatuko dizkigute.
-- Esan Erran irratia --
8 atal entzuteko
Zazpigarren eta azken atala: Che Guevara
2023/06/08

Kubako iraultzaren fase desberdinak errepasatu ondoren, monografikoei ekin zieten azken kolaborazioan Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi 'Tintok' eta Iosu Jauregik. Kubako iraultzaren inguruko azken kolaborazio honetan Ernesto 'Che' Guevararen inguruko monografikoa izan dugu. Ba al dakizue 'chancho' deitzen ziotela Che-ri? Imajinatu dezakezue zergatik? Ez? Bada, ez galdu azken kolaborazio hau!

Seigarren atala: emakumeak Kubako iraultzan
2023/05/11

Kubako iraultzaren errepasoa egiten jarraitu dugu gaurko saioan Mexikortxo bandako kideen eskutik. Errepaso kronologikoarekin aurreko atalean bukatu genuenez, monografikoei ekin diegu gaur. Lehenengo monografiko honetan, Kubako iraultzan emakumeek izan zuten paperaz aritu zaizkigu aizarozko bandako kideak.

Bosgarren atala: garaipenaren lehen urteak eta iraultzaren izaera sozialista
2023/03/09

Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi Tinto eta Iosu Jauregirekin Kubako Iraultzaren pasarte berriak ezagutu ditugu gaurko saioan. Hain zuzen, iraultzaren garaipenaz, bizardunek Habanara egin zuten 'Askatasunaren Karabanaz' eta iraultza lehertzeko lehen saiakerez aritu zaizkigu. Badakizue Fidelek garaipenaren diskurtsoan, mikrofonoa ixteaz gogoratu gabe, Camilo Cienfuegosi, '¿Voy bien, Camilo?' galdetzen ziola behin eta berriz? Ez galdu atal berria!

Laugarren atala: Sierra Maestratik La Habanara, 'garaipenera arte beti'
2023/02/09

Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Josu Jauregi izan ditugu gaurkoan Esan Erraneko estudioan. Kubako Iraultzako pasarte berri bat ekarri digute gaurkoan, hain zuzen, Sierra Maestrako mendietan matxinatuek gordeleku hartu eta iraultza bertatik borrokatzen jarraitu zutenekoa eta La Habanara bidean iraultzaren garaipenerantz egin zutenekoa.

Hirugarren atala: Granma espedizioa eta Sierra Maestra
2023/01/12

Kubako Iraultzaren errepaso musikatua egiten ari gara ikasturte honetan Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi eta Iosu Jauregirekin. Gaurko atalean, iraultzaren ateetan jarri gaituzte mexikortxotarrek, hain zuzen, Granma ontziaren espedizioa eta lehorreratzeaz eta Sierra Maestrako mendietara ihes egin zuten iraultzaileez aritu zaizkigu.

Bigarren atala: lehen txinparta, Moncadako iraultza saiakera
2022/12/01

Kubako Iraultzaren errepaso  musikatua egiten ari gara aurtengo ikasturtean Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi eta Josu Jauregirekin. Gaurko atalean, Kubako Uztailaren 26 mugimenduari izena nondik datorkion ikasi dugu: zer gertatu zen 1953ko uztailaren 26an?

Lehen atala: Kubako Iraultzaren aurrekariak
2022/11/03

Kubako Iraultzaren errepaso musikatua eginen dugu aurtengo ikasturtean Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi Tinto eta Iosu Jauregirekin. Lehen atal honetan, Kubako Iraultzaren aurrekariak kontatu eta kantatu dizkigute: iraultza aurreko historia hurbila, kolonizazio mendeak, independentzia gerrak... horretaz guztiaz ikasiko dugu lehen atal honetan. Gora Mexikortxo eta gora Kuba!!

Kubako iraultza izanen da Mexikortxotarren kolaborazioko aurtengo protagonista
2022/10/06

Mexikoko iraultzaren inguruan aritu zitzaizkigun aurreko ikasturtean Iosu Jauregi eta Eneko Iurramendi 'Tinto'. Bada, aurtengo ikasturtean ere jarraituko dugu Mexikortxotarrekin iraultzan, baina herrialdez aldatuko dugu: Kubako iraultza izanen da aurtengo protagonista. Iaz bezala, Kubako iraultzako kanta ezagunak zuzenean joko dizkigute bandako kideek, eta pasarte eta gai desberdinak ekarriko kolaborazio berezi honetara. Gora Mexikortxo eta gora Kubakortxo!

.2..