Mexikortxorekin Iraultzan

Laugarren atala: Sierra Maestratik La Habanara, 'garaipenera arte beti'

Amezti.eus 2023ko ots. 9a, 11:45

Mexikortxo bandako Eneko Iurramendi 'Tinto' eta Josu Jauregi izan ditugu gaurkoan Esan Erraneko estudioan. Kubako Iraultzako pasarte berri bat ekarri digute gaurkoan, hain zuzen, Sierra Maestrako mendietan matxinatuek gordeleku hartu eta iraultza bertatik borrokatzen jarraitu zutenekoa eta La Habanara bidean iraultzaren garaipenerantz egin zutenekoa.