Udal eta kontzejuetarako hauteskundeen bigarren deialdia izanen da azaroaren 26an

Amezti.eus 2023ko aza. 16a, 12:36

Maiatzeko hauteskundeetan talderik aurkeztu ez zen udalerri eta kontzejuetan hauteskundeak errepikatuko dira hilaren 26an. Gure eskualdean, Atezko udala da talderik aurkeztu ez zen bakarra, eta beraz, bozetara deituak daude bertako herritarrak hurrengo igandean. Anueko eta Ultzamako zenbait kontzejutan ere eginen dira hauteskundeak.

Atetzen, Aulki Zuriak (gazteleraz, Escaños en blanco para dejar escaños vacios) izeneko taldea izan da hauteskundeetarako aurkeztu den bakarra. Atetzen bezala, Nafarroako beste 12 herri txikitan ere aurkeztu ditu zerrendak talde horrek: Arantzan, Areson, Barasoainen, Beriainen, Burgeten, Deikaztelun, Ezkarotzen, Izaban, Iturmendin, Muruzabalen, Urrotzen eta Zubietan.

Zer da Aulki Zuriak?

Demokrazia falta eta Espainiako sistema parlamentarioaren gabeziak salatzeko helburuarekin aurkezten da taldea hauteskundeetara, eta, behin hauteskundeak igaro ondoren, dagozkien aulkiak hutsik uzten dituzte. Normalean gobernurako hauteskundeetara aurkeztu izan dira, eta beraz, udal hauteskundeetarako aurkeztu izanak sorpresaz harrapatu zituen herritar eta udal asko.   

Atezko taldearen zerrendan ez dago bertako herritarrik, zerrendako bost pertsonak kanpotarrak baitira. Dena den, taldearen webgunean adierazi dutenez, zerrendarik gabe gelditu diren herrietan 'salbamendu' moduan aurkeztu dira: Nafarroako zenbait herri txikitan gertatu izan da aurretik, hauteskundeetara inor aurkeztu ez zen tokietan, azken momentuan, alderdiren bat aurkeztea, eta herritarren gehiengoaren nahiaren kontra eta bozka oso gutxirekin, alkatetza irabaztea. Garinoainen, esaterako, 2011n, azken momentuan aurkeztu zen Derecha Navarra y Española taldea, eta  18 boz besterik jaso ez bazituen ere (%5,6), zurian bozkatu zuten 305 herritarren aurrean, Udala haien esku gelditu zen.

Horrelako egoerak ekiditeko aurkeztu dela adierazi du Aulki Zuriak taldeak bere webgunean.

Kontzejuetarako hauteskundeak, Anuen eta Ultzaman

Anueko eta Ultzamako zenbait kontzejutan ere izanen dira hauteskundeak datorren igandean. Hona hemen aurkeztutako zerrendak:

ANUE

Etsain

Agrupación electoral independiente Etsain

1. Josu Mugiro Mariñelarena

Concejo Etsain

1. Abel Moreno Armendariz

Olague

Agrupación electoral Bordasagain

1. Javier Zubillaga Sagues

2. Jose Luis Muñoa Arribillaga

3. Amaia Senosiain Artozki

4. Imanol Perotxena Ibarrola

5. Unai Olagüe Mitxeltorena

 

ULTZAMA

Alkotz

Alkoztarrak

1. Iosu Goñi Echeverria

2. Pablo Ciaurriz Arbilla

3. Mercedes Orquin Balda

4. Itziar Ziganda Barberena

5. Miren Barberia Urteaga

Auza

Auzakoak

1. Francisco Javier Berasain Gascue

2. Juan Ignacio Erroz Perez

3. Maria Teresa Tornaria Lajos

4. Jose Ramon Berasain Berasain

Eltso

Agrupación Aranotz

1. Miguel Fermin Oronoz Larrea

2. Maria Concepción Guerendiain Diez de Ulzurrun

3. Maria Rosa Picabea Aguirre

4. Lourdes Osacain Agoues

5. Maria Yolanda Erice Osinaga

Iraizotz

Arañotz

1. Mirian Sapuppo Galain

2. Leire Etxeberria Sampedro

3. Marciliano Echeverria Aizcorbe

4. Amaia Elizondo Barberena

5. Arantxa Olagüe Manyoma

Suarbe

Agrupación Suarbe

1. Ricardo Ariztegi Ilarregui