Nafarroa mailan egindako lana ezagutzeko eta aurrera begirako erronkak azaltzeko, Mikel Zabaleta EH Bilduko parlamentaria ere ekimenean izanen da. Musikaz girotua izanen da ekitaldia, eta luntx bat ere eskainiko dute ondoren.
Honela adierazi dute zabaldutako prentsa oharrean: "Eskuin eta eskuin muturraren ofentsibaren aurrean, funtsezkoa da Euskal Herriko herriotan, tokian tokitik ere, elkartu eta giza eskubideen, hizkuntza eskubideen, nazio eskubideen eta ingurumenaren defentsan antolatuta, lanerako eta egindako lorpen horien defentsan gaudela adieraztea, eta aurrera begira ere gure herrietan lanean jarraitzeko prestutasuna daukagula adieraztea. Ultzamaldean ez gaudela lortutako hori gorrotoa, politika atzerakoiak eta eskubideen urrraketak bultzatzen dituzten horien eskuetan uzteko prest".
Ultzama, Atetz, Odieta, Anue eta Lanzko herritarrei 'Ultzamaldea Bat Egin' ekimenean parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.