1973tik gaur arte Txilen egon den bilakaera jaso dute lan kolektibo honetan egile ugarik, eta besteak beste, Augusto Pinocheten diktaduraren garapenaz eta bere ondorioez aritu dira. Guztira, bi liburutan antolatutako 59 kapituluk osatzen dute lana, eta 200 egileren artean idatzi dute.
Idazleen artean dago Chepe 'Gato' Alvarenga, kapitulu bat idatzi du berak, hain zuzen, Euskal Herrian Txileko borrokekin egon den elkartasuna jorratzen duena. Horregatik, Katakrakeko aurkezpenean izanen da aizaroztarra. Berarekin batera, sustrai goldaraztarrak dituen Txuri Ollo internazionalista eta NUPeko antropologia irakasle ohia ere izanen da.