Sarek deitutako Bilboko manifestaziorako, autobusak

Amezti.eus 2024ko urt. 3a, 12:30

Urtero bezala, Sarek manifestazioa deitu du Bilbon. Aurten, urtarrilaren 13an izanen da eta leloa: konponbiderako giltzak. Eskualdean autobusak jarriko dira.

Bilboko La Casillatik aterako da manifestazioa, 16:00etan. Horregatik, 13:00ak eta 14:00ak bitartean izanen dira autobusaren geldialdiak, Larraintzartik hasita, Irutzuneraino. Larraintzarko Bentan, Jauntsarasko eskolan, Urritzan eta Matxainen geldituko da autobusa.

 

Autobusean izena emateko Apeztegiberrin eta Aizarozko ostatuetan egin daiteke. Gainera, Ultzamako eta Atezko herritarrek Nikasiori deitu behar diote; eta, Odietakoek, Zirori. Imozkoen kasuan, ordea, Zapari. Tokia erreserbatzeko azken eguna, urtarrilaren 7a. Hortik aurrera Zepelori deitu.

 

Konponbiderako giltzak da aurtengo leloa, Sareko irakurketan adierazten den bezala, konponbideari ateak ireki nahi diotelako: "Adierazi nahi dugu prest gaudela konponbiderako, elkarbizitzarako, biktima guztien minen errespeturako eta presoen etxerako biderako ateak irekiko dituzten giltzak gure eskuetan hartzeko, lege arruntak dion bidetik, hamarkadetan zehar aplikatzen ari zaizkien salbuespenak betiko baztertuz". Irakurketa osorik duzue Sareko webgunean.

Webgunean, manifestura atxikitzeko aukera ere aurkitu daiteke. Basaburuan eta Imotzen 90 pertsonek egin dute,  dagoeneko.

Bilboko manifestazioa urtarrilaren 13rako dietu da. Aurretik, abenduaren 29an, elkarretaratzeak egin dira hainbat herritan. Baita gure eskualdean ere.