korrika
Igandean, KORRIKAko zuzeneko irratsaio berezia

Amezti.eus mar 18 Atetz   Odieta

Igande honetan, martxoaren 22an, zeharkatuko du KORRIKAk gure eskualdea, goizeko 7:30etik aurrera. Atetz, Ultzama eta Odieta igaroko ditu euskararen aldeko ekimenak, eta lekukoa eskuz esku pasatuko dute herritarrek. Esan Erran irratian zuzeneko irratsaio berezia eginen dugu igandean, 7:30etik aurrera. 

Korrika txikiak: ostiralean Jauntsaratsen eta astelehenean Larraintzarren

Amezti.eus mar 16 Ultzama

Korrika hastear den honetan, Jauntsarasko Oihanzabal eskolatik eta Larraintzarko ikastetxetik Korrika txikiak antolatu dituzte. Jauntsaratsen martxoaren 20an izanen da,ostiralarekin, eguerdiko 12:00etan. Larraintzarren, berriz, hilaren 23an, astelehenarekin eginen dute, arratsaldeko 15:15ean. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.