Korrika txikiak: ostiralean Jauntsaratsen eta astelehenean Larraintzarren

Amezti.eus 2026ko martxoaren 16a

Korrika hastear den honetan, Jauntsarasko Oihanzabal eskolatik eta Larraintzarko ikastetxetik Korrika txikiak antolatu dituzte. Jauntsaratsen martxoaren 20an izanen da,ostiralarekin, eguerdiko 12:00etan. Larraintzarren, berriz, hilaren 23an, astelehenarekin eginen dute, arratsaldeko 15:15ean. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete. 

Bestalde, igandean, martxoaren 22an pasatuko da Korrika gure eskualdetik. Atetz, Odieta eta Ultzama zeharkatuko ditu igande goizean, 7:30ak inguruan sartuko da gure eskualdera ekimena eta goizeko 10:00ak aldean utziko du, Iruñea aldera egiteko. 

Esan Erran irratian zuzeneko emisioa izanen dugu igandean.