Berriki estreinatu dugun 2026 urtea Korrika urtea da. Bi urtean behin ospatzen den hitzordu garrantzitsua 24. edizioa prestatzen ari baita, eta, aurten ere, gure eskualdetik pasako da. Markalain atzean utzi ondoren, 7:27an sartuko da Eguarastik (Atetz). Ondoren, Gaskue, Gelbentzu, Lizaso, Larraintzar, Iraizotz, Zenotz, Gerendiain, Odietako Latasa, Erripa, Ziaurritz eta Ostitz ere igaroko ditu. Odietan sartuz, Ultzamara pasatuz eta berriz ere Odieta igaroz, Iruñerako bidea hartu aurretik. Korrikak 7:30etatik 10:00ak bitartean emanen du gure eskualdean, gutxi gorabehera.
Baina, dakizuenez, euskararen aldeko ekimen erraldoia hiru egun lehenago hasiko da, martxoaren 19an, Atharratzen, eta hamaika egunez Euskal Herriko herritarrak korrikan jarriko ditu, lekukoa kilometroz kilometro eramateko. Martxoaren 29an amaituko da Bilbon. Eta, aurten, AEKko antolakuntzak inoizko parte hartzaileena izatea du helburu. Horretarako, 3.436 lekuko-hartze izanen dira eginen diren 2.175 kilometroetan. Gainera, 460 herri igaroko dira. Kilometroak otsailaren 1etik aurrera erosi ahalko dira aplikazioan eta webgunean.
