Ultzamaldeko euskararen inguruko kontuak ekartzen dizkigu Alazne Fernandez de Muniain imoztarrak hilean behin. Gaurkoan, 'oihan' hitzaren aldarrikapena egiteko erabili dugu tartea. Izan ere, 'oihan' hitza daramaten toponimo ugari ditugu eskualde honetan. Baina, noiz hasi ginen 'oihan' hitza Gipuzkoan edo Bizkaian ohikoagoa duten 'baso' hitzarekin ordezkatzen? Zergatik irakatsi digute eskolan oihana lehoiak eta zebrak dauden urruneko baso mota dela?