elkarrizketa

Euskarazko espazioak bultzatzeko, Mintzakide proiektua eskualdean

Amezti.eus 2025ko urt. 8a, 12:08

Euskara ikasten ari diren pertsonentzat euskaraz mintzatzeko espazio informalak sortzea da Mintzakide proiektuaren helburu nagusia. Abenduaren 18an talo jate arrakastatsua egin zuten Gerendiainen. Han bizitakoa ekarri dugu gaurko irratsaiora, Jone Gabarin arduradunaren eta proiektuko bi kideren testigantzekin.

Azken urteetan hainbat talde izan ditugu martxan eskualdean, eta aurten ere ari dira elkartzen. Asteroko hitzorduez gain, noizean behin, bestelako ekimenak antolatzen ere saiatzen dira. Esaterako, abenduaren 18an talo jatea egin zuten Gerendiaingo elkartean. Arrakasta handia izan zuen ekimenak, 22 lagun elkartu baitziren bertan, Mintzakide proiektuko 4 kide, 3 irakasle eta 15 ikasle. Parte-hartzaileek kontatu dutenez, giro ederrean pasatu zuten arratsaldea, eta talo goxo-goxoak egin zituzten. Badakigu tripak jaki goxoz betetzea jendea konkistatzeko bide egokia izan dela beti... bada, izan dadila mingainak euskaraz kutsatzeko aitzakia ere! 

Eskualdeko mintzakide taldeen tokiak eta ordutegiak: 

-Jauntsarasko Apeztegiberrin, astelehenetan, 18:00etan
-Iraizozko Ostatuan, asteazkenetan, 18:30ean