Euskaraldiko eskualdeko hamaikakoa aurkeztu dute

Amezti.eus 2025ko api. 14a, 11:16

Euskaraldiko eskualdeko enbaxadoreak aurkeztu zituzten pasa zen ostegunean, Orgiko basoan. Ultzamaldeko eskualde zabaleko kideek hartu zuten parte argazkian, eta herritarrak Euskaraldian izena ematera animatu dituzte. Euskararekin duten harremanaz eta honelako egitasmoen garrantziaz galdetu diegu.

Maiatzaren 15etik 25era izanen da aurtengo edizioa, eta honezkero zabalik dago izena emateko bidea euskaraldia.eus webgunean.

Eskualdeko enbaxadoreen artean daude bertan jaioak eta kanpotik etorriak, euskara etxetik jaso zutenak nahiz ikasten ari direnak. Ahobizi eta Belarriprest rol-en bidez euskararen erabilera indartzea eta herritarren artean hizkuntza ohiturak eraldatzea dira egitasmoaren helburu nagusiak.