Martxoaren 9tik 13ra bitartean Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aurrematrikula egiteko epea zabalduko dela aprobetxatuta, D ereduaren aldeko apustua egitera deitu ditu familiak Ariane Usarbarrena euskara teknikariak. Gurean, Jauntsarasko Oihanzabal eta Larraintzarko Ikastetxea ditugu aukera horrekin. Astearte honetan, arratsaldeko 15:00etan ate irekiak eginen dituzte Oihanzabalen.