Eltsoko Nerea Larraintzar Pikabeak, Burutaingo Arhane Etxenike Etxeberriak eta Gaskueko Oihana Rezabal Larrañetak aurkeztutako podcastak eraman du lanik onenaren saria. Larraintzarko ikastetxean landu dute gidoia eta hango irratian grabatu dute podcasta. Euskal literaturari eskaini diote lana, eta elkarrizketa egin diegu xehetasunak jasotzeko. Ainara Urritza irakaslearekin landu dute proiektua.