Ultzamaldeko bertso-eskolak eskualdeari kantatu dio

Amezti.eus 2025ko eka. 16a, 11:06

Hitz eta jolasen karakola bertso-eskola sortu zen joan zen urtean eta aurten bigarren ikasturtea martxan izan da. Lanzko Euskararen Egunean eskualdeari eskainitako eta klasean prestatutako bertso hauek kantatu zituzten.

Bost ikaslek parte hartzen dute eta Iker Gorosterrazu da irakaslea. Anotzibarko (Odieta) Oinatz eta Maddi Ibarra Blanco anai-arrebek eta Eritzegoitiko (Atetz) Amalur Baztan Santxok bigarren urtea izan dute. Honetan, Elaia Oiartzun Arregi iraizoztarra (Ultzama) eta Izaro Berdonces Zabalza (Lantz) batu zaizkie.