78 euskarazko tokiko hedabide biltzen ditu Tokikom sareak. Eta, haren parte gara Amezti, Esan Erran irratia eta Pulunpe.
Urtero, bazkideen artean, kazetaritza lanik onenak saritzen ditu Tokikomek eta aurtengo sarietan saritua izan da Dialeko Azkenak, Esan Erranek 25 urte dokumentala. Epaimahaiak azpimarratu du, “oso ondo” jasotzen
duela garai batean Nafarroako toki askotan pil-pilean zegoen euskarafobia. “Euskara
hutsezko irratia bultzatu zuten herritarren, irratiko lehenengo esatarien, ondoren
pasatu zirenen, orduko euskara teknikarien, entzuleen eta kolaboratzaileen iritziak oso
ongi daude jasota dokumentalean”.
Bi Ahizpak Bideoko Aritz Gorostiagak grabatua eta montatua, irratiaren sorrera kontatzen du eta ibilbideari errepasoa ematen dio. Oraindik ikusi ez baduzue behean aurkituko duzue dokumentala ikusteko esteka.
Nafarroa sariarekin batera, beste hiru sari banatu dira. Sakanako aldizkaria den Guaixek azalik onenaren saria jaso du Matxismoa ari du goiburu duen aldizkariaren azalari esker; Edukirik Onenaren Saria Azpeitia Gukarentzat izan da. Maialen Etxaniz kazetariak aldizkariaren maiatzeko zenbakirako Gelditu dira inprentaren makinak izenburupean
egindako erreportajea nabarmendu du epaimahaiak. Ikus-etzunezko Onenaren Saria, berriz, Antxeta irratiarentzat izan da, Uhin inklusiboak lana tarteko.
Sari banaketa Artikako Maria de Maeztu Kultur Etxean izan da 11:00etatik aurrera. Gainera, hitzaldiak ere izan dira goizean zehar, AEKko Lurdes Etxezarretaren eta Xabier Gartziaren eskutik; eta, elDiario.es-eko Ramón Argelinarena, besteak beste.