txutxumutxu irratia

Txutxumutxu irratiaren emisio berezia egin dute Larraintzarko ikasleek

Amezti.eus 2025eko abenduaren 5a

Larraintzarko eskolako ikasleek irratsaio berezia egin dute abenduaren 5ean, Euskararen Egunaren harira. Txutxumutxu Irratiaren aurtengo lehenbiziko irratsaioa izan da, Esan Erran irratiarekin elkarlanean. FMko 107.9-an eta online zuzenean entzuteko aukera egon da goizean, eta orain, podcast forman hemen ere entzungai dago. 

Musika, olerkiak, asmakizunak, euskal mitologiaren inguruko atala, elkarrizketak, literatura tartea... hamaika kontu eta kantu ekarri dizkigute Larraintzarko ikasleek Txutxumutxu Irratiko irratsaio berezira. Atzo Euskararen Eguna izan zela aprobetxatuz, bere tokia eskaini nahi izan diote ikasleek. Gurasoen eta entzuleen parte hartzea ere izan dugu, zuzeneko dei eta mezuen bidez. 

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle ugari pasatu dira eskolako musika gelan muntatu duten irrati estudiotik. Ikasturte honetako lehenbiziko irratsaioa izan da, baina ez da azkena izanen. Izan ere, ikasturtean gehiagotan elkarlanarekin segitzea da asmoa. 

Irratsaioa entzuteko: 

Lehen zatia

Bigarren zatia

Erlazionatuak

Txutxumutxu irratia I

Amezti.eus 2025 abe 05 Ultzama

Txutxumutxi irratia II

Amezti.eus 2025 abe 05 Ultzama