Elkarrizketa

Errigorako udazkeneko kanpaina, azaroaren 14a arte

Amezti.eus 2024ko azaroaren 4a

Urriaren 24an abiatu zen Errigoraren udazkeneko kanpaina, eta azaroaren 14a arte egonen da Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskiak eskatzeko aukera. Urtero bezala, hiru saski egonen dira aukeran: beltza edo konbentzionala; berdea edo ekologikoa; eta gorria, delikatesen produktuena. Aintzane Ariztegi egitasmoko kidea elkarrizketatu dugu gaur.

Udazkeneko kanpainan, ateratzen den dirutik %25 bideratzen dute Erriberako euskalgintzara. Aurten, gainera, berrikuntza bat ere jarri dute. Izan ere, 'Agertuz' karta jokoa ere atera dute, 4 urtetik gorako haurrentzat, 5 euro gehiagogatik eskuratu daitekeena.

Errigora.eus webgunean egin daitezke online eskaerak, edo bestela, Jauntsarasko Apeztegiberrin, Aizarozko ostatuan edo Larraintzarko zentro zibikoan.