IKA euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik da

Amezti.eus 2025ko ira. 26a, 11:22

Urtero bezala, aurten ere euskara klaseak emanen ditu IKA euskaltegiak Imotzen eta Basaburuan. Matrikulazio kanpaina abian da honezkero, eta maila guztietan izena emateko aukera dago. Kanpainaren harira, bideo hau zabaldu dute Leitzaldeko IKA euskaltegitik. Izena emateko eta informazio gehiagorako: leitza@ika.eus helbidea eta 948 610 776 / 699 704 951 telefono zenbakiak. 

Momentuz, hauek dira gure eskualdean aurrera atera diren taldeak:

- Aizarotzen: A1 maila, astearte eta ostegunetan, 18:00etan
- Etxalekun: A2/B1 maila, asteazken arratsaldeetan
- Autoikaskuntzan, hainbat ikaslek eman dute izena, maila desberdinetan

Euskaltegitik jakinarazi dutenez, urriaren 1ean hasiko dira eskolak ematen, baina matrikulatzeko aukerak zabalik segituko du, beraz, baliteke aurrerago beste talderen bat sortzea.