UEMAk Euskal Herri mailan egindako ikerketak erakutsi duenez, Euskal Herritarren %8 besterik ez da moldatzen errazago euskaraz erdaraz baino. "Erran daiteke hizkuntza gaitasunean euskara oso ahul dagoela", adierazi du Orbañanosek. Izan ere, azken urteetan ezagutza mailan gorakada izan arren, gaitasunean ez da gauza bera gertatu, eta euskararen egoeran eragin nabarmena du horrek. Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren ikerketa izan du oinarri Obañanosek.