Zabalik da AEK euskaltegietan matrikulatzeko epea

Amezti.eus 2025ko ira. 8a, 09:46

Ikasturtea hastearekin batera, martxan da AEK euskaltegietako matrikulazio kanpaina. Gurean, Anuen, Atetzen eta Ultzaman emanen dira ikastaroak. Irailaren 22ra arte egonen da izena emateko epea zabalik. 

Maila guztiak eskainiko dituzte AEK euskaltegietan: B1, B2, C1 edo EGA eta C2 mailetako azterketak prestatzeko aukera izanen dute ikasleek. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 948 60 47 04 edo 607 622 102 telefono zenbakietara dei daiteke, edo larraun@aek.eus helbidera idatzi. 

AEK euskaltegietatik gogorarazi dute Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak egonen direla aurtengoan ere euskara ikasi ahal izateko.