Goizeko 7:30ak aldean sartuko da eskualdean KORRIKA, Eguarats izanen da zapalduko duen lehen herria, Atetzen. Gaskue, Gelbentzu, Lizaso, Larraintzar, Iraizotz, Zenotz, Gerendiain, Latasa, Erripa, Ziaurritz eta Ostitz pasako ditu ondoren, Enderiztik barrena Iruñerako bidea hartu aurretik. 10:00ak pasatxuak aurreikusten da KORRIKAk gure eskualdea atzean uztea.
Esan Erran irratian zuzeneko irratsaio berezia eginen dugu 7:30etik aurrera: elkarrizketak, KORRIKAko materialaren zozketa, zuzeneko konexioak, eta askoz gehiago izanen dugu! Piztu FM-ko 107.0-a edo amezti.eus/irratia/zuzenekoa esteka.
Korrika Txikia
Aipatu bezala, igandearekin pasako da Korrika gure eskualdetik, baina aurretik eta gero, eskolek eta guraso elkarteek ere Korrika Txikia antolatu dute. Oihanzabal eskolan, Jauntsaratsen, martxoaren 20an, ositalarekin, eginen dute, 12:00etan. Eta, Larraintzarko ikastetxean, astelehenean, 23an, 15:15ean eta beheko ibilbidea jarraituz. Herritarrak animatzen dituzte bietan, txikiekin eta gaztetxoekin batera parte hartzera.
