mai 05 Basaburua
Oier Fuentes zinemagile beratarra gure eskualdean dokumental bat grabatzen ari zela jakin genuen duela zenbait hilabete, eta gaiaren inguruan galdetzen jarrita, hara zein historia ederrarekin egin genuen topo: 50. hamarkada bukaeran, Berueteko parrokian irrati bat euskaraz emititzen aritu omen zen, bertako apaizak bultzatuta. Garai hartan Nafarroan euskaraz emititu zuen lehendabiziko irratia izan zen Berueteko Errosarioko Amaren irratia.