Beuntzan ere izan ziren notarioak XVIII. mendean, Bastagillenean (Bastallenean). Ez dakit zergatik izanen zen, baina Bastalleneko notarioek Alkotzenea deitzen zioten etxeari eta herritarren artean Eskirauarena ere ibili izan da. Beuntzako alkoztarrei Bastagillenea ez zitzaien dirudienez aski duina iduritzen edo.