Esan Erran irratiak 25 urte beteko ditu aurten. Urteurren borobil horren bueltan antolatuko diren ekimen desberdinen inguruko informazioa jasoko dugu kanal honetan.
Esan Erranen 25. urteurrena antolatzeko bigarren asanblada

Ultzama

Urte berezia da 2023a Esan Erran irratiarentzat. Izan ere, 25 urte beteko ditu aurtengo abenduan gure irrati txikiak. Urteurren borobil hori antolatzeko lanean ari gara honezkero irratiko langileak eta lagunak, eta bigarren asanblada eguna erabakitzeko galdetegi bat prestatu dugu. Animatu erantzutera eta zatozte gurekin antolatzera!