Esan Erran irratiak 25 urte

Giro ederrean ospatu da Esan Erran irratiaren Jazztatu! ekimena

Amezti.eus 2023ko ira. 25a, 12:00

Larunbatean Esan Erran irratiaren 25. urteurreneko lehen ospakizuna izan genuen: Jazztatu! Omen kolektiboaren dardar proiektua entzun genuen zuzenean, eskenatoki-kamioiak egindako hiru geldialditan. Larraintzarko eta Aizarozko ostatuan eta Urritzan, Imozko egunean izan ziren kontzertuak, eta jende dezente hurbildu zen batera nahiz bestera.

Omen kolektiboko Iban Martin eta Imozko egunean egon zen Xabier Iturriotz 'Zapa' elkarrizketatu genituen.