Esan Erran irratiak 25 urte

Jazztatu! ekimeneko laburpen bideoa

Amezti.eus 2023ko ira. 29a, 12:37

Esan Erran irratiaren 25. urteurrenaren harira, Jazztatu! izeneko ekimena ospatu genuen joan zen larunbatean. Zuzeneko jazz musika eraman genuen Larraintzarko eta Aizarozko ostatuetara, eta Urritzako Imozko egunera. Omen kolektiboak Dardar proiektua aurkeztu zigun, eta Bi Ahizpak Bideo ekoizpenak proiektuko Aritz Gorostiagak bideo eder honetan jaso du egunean bizitakoa.