Esan Erran irratiak 25 urte

Esan Erranen 25. urteurrena antolatzeko bigarren asanblada

Amezti.eus 2023ko api. 3a, 12:20

Urte berezia da 2023a Esan Erran irratiarentzat. Izan ere, 25 urte beteko ditu aurtengo abenduan gure irrati txikiak. Urteurren borobil hori antolatzeko lanean ari gara honezkero irratiko langileak eta lagunak, eta bigarren asanblada eguna erabakitzeko galdetegi bat prestatu dugu. Animatu erantzutera eta zatozte gurekin antolatzera!

Laburrean azalduta, zer erabaki zen martxoan egin zen lehen asanbladan?

-Urrian izanen da 25. urteurren festa handia

-Konfirmatzeke badago ere, hasiera batean, Eritzeko Kultur Eskolan ospatzea proposatuko da, Atetzen

-Egun osoko egitaraua prestatuko da (zuzeneko irratsaioa, bazkaria, kontzertuak...?)

-Urteurren festa handiaren aurretik, eskualde desberdinetan bestelako bi ekimen solte antolatzea proposatu zen. Ideiak bota ziren, hurrengo asanbladan zehazteko