Esan Erran irratiak 25 urte

Esan Erran irratiaren bertso saio musikatua, larunbatean, Santurbeko baselizan

Amezti.eus 2023ko urr. 4a, 11:00

Esan Erran irratiaren 25. urteurreneko ekimenen baitan, bertso saio musikatua izanen da larunbat honetan, eguerdiko 12:00etan, Odietako Santurbe baselizaren atarian. Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek lagunduta. Gai jartzen, berriz, Iñigo Ibarra odietarra ariko da.

Eguraldi onak lagunduta, baselizaren atariko belatsoetan izanen da saioa. Bertan, pintxoak eta edari freskoak ere salduko dira. Julio Soto bertsolaria eta Iñigo Ibarra gai jartzailea elkarrizketatu ditugu gaurko saioan.

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/wQj/KARTELAKok-03.jpg