Esan Erran irratiak 25 urte

Esan Erran irratiko katiluak salgai

Amezti.eus 2023ko uzt. 17a, 13:14

Ultzama aldeko Esan Erran irratiak 25 urte beteko ditu aurten, eta urteurrena aitzakia hartuta, katiluak jarri dituzte salgai. 10 eurotan daude eskuragarri, eskualdeko hainbat ostatutan.

"...goxatu goizak kafearekin... eta Esan Erran irratiarekin" esaldia darama katiluak, irrati bat eskuetan daraman pertsona baten irudiarekin batera. Ondoko tokietan eskuratu daitezke katiluak:

-Jauntsarasko Apeztegiberri tarbernan

-Aizarozko Ostatuan

-Latasako Biltegian

-Aroztegiko Izarpe Kanpinean

Bestalde, irailaren 23an, urriaren 7an eta urriaren 21ean irratiaren urteurrena ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte: jazz mugikorra, bertso saio musikatua, pesta eguna... egitarau osoa hemen klik eginda ikus daiteke.