Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte izango da Euskaraldia, Euskal Herria osoan. Hizkuntza ohiturak astindu eta eguneroko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa proposatzen du. Euskaraz hitz egiten edo ulertzen dutenen artean, 11 egunez euskaraz aritzea. Horretarako, ahobizi edo belarriprest gisa eman dezakegu izena, euskaraz hitz egiteko gai garen, edo hitz egin ez, baina ulertzeko gai garenen arabera. Irailaren 20an zabaldu zen epea izena emateko. Hurrengo helbide honetan egin behar da: http://izenematea.euskaraldia.eus/ Aukeratu zure rola, eta gainean klikatuz izena emateko fitxa agertuko zaizu. Fitxa bete eta “erregistratu” sakatu. Ongi egin baduzu, mezu bat ailegatuko zaizu behar bezala erregistratu dela esateko eta azalpen batzuk emateko. Aldi berean, Euskal Herriko herri eta eskualdeetan tokiko ordezkari taldeak osatu dira, ekimena prestatzen ari direnak eta horretarako prestaketa ariketak egiten ari direnak. Ultzamaldean ere horrelako taldeak sortu dira, bilatu zuregan hurbilen dagoena eta laguntzera animatu!
Euskaraldia, amaiera edo hasiera?

Basaburua

Euskaraldiaren amaiera iristear dago, bihar agortzen baitira 11 egunak. Baina ekimenak egindako proposamena urte osora eramatea da erronka, orain. Dena den, euskaraldiari agur esateko hainbat ekitaldi antolatu dira.

Euskararen Eguneko Besta

Ultzama

Euskaraldia abian da

Basaburua