Euskaraldia

Euskaraldia antolatzeko lanak martxan

Pulunpe 2018ko mai. 28a, 13:40

Azaroan ospatu nahi da Euskaraldia Euskal Herriko bazter guztietan. Helburua 11 egunez euskaraz egitea da, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte.

Euskaraz hitz egiten duen, edota ulertzen duen edonork parte hartu dezake, izan ere, bi rol ezberdin daude. Alde batetik, ahobizi gisa eman daiteke izena, euskaraz hitz egingo dugunaren adierazpen; Bestetik, belarriprest gisa, hitz egiteko ez baina euskaraz ulertzeko gaitasuna duenak. Horrela, sare moduko bat sortu nahi da, euskararen erabilera bermatuko duen sarea.

Martxan jartzeko, dozena bat lagun bildu dira eta maiatzaren 10ean, Larraintzarko bentan, jardunaldi bat prestatu dute. Bertan, eskualdea girotzen ikasteko ariketak landuko dituzte: norengana jo, gaia nola azaldu, e.a. Deialdia irekia da, helburua jende gehiago taldean sartzea ere baita.