Euskaraldia

Euskaraldia, amaiera edo hasiera?

Amezti.eus 2018ko abe. 2a, 12:49

Euskaraldiaren amaiera iristear dago, bihar agortzen baitira 11 egunak. Baina ekimenak egindako proposamena urte osora eramatea da erronka, orain. Dena den, euskaraldiari agur esateko hainbat ekitaldi antolatu dira.

Basaburuan, gaur arratsaldean, Erramun Martikorenaren kontzertua izango da. Arratsaldeko 7etan Apeztegiberriko Ganbaran.

Ultzaman, Euskararen Eguneko Besta ospatuko dute bihar. Eguerdiko 12etan hasiko da, Eltzaburuko elkartean.

Imotzen, Bermuskitz berezia izango da bihar, 12:30ean. Ilaskiren kontzertuak osatuko du, 13:30ean. Udalak pintxoak ordainduko ditu, eta edariak norberaren poltsikoak.