Euskaraldia

TELP Tailerra hizkuntza gatazkak bideratzen ikasteko, Euskaraldiaren baitan

Amezti.eus 2018ko ira. 18a, 10:44

Apeztegiberriko ganbaran egingo da ostiralean, 21ean, arratsaldez eta larunbatean, 22an, goizez. TELP tailerren sortzaileetarikoa den Gemma Sanginésen eskutik, hizkuntza gatazkak ongi kudeatzen ikastea da helburua. Izen-ematea, Irailaren 20a baino lehen!

Irailaren 20ean irekiko da epea Euskaraldian izena emateko, eta azken fase honen baitan antolatu dute TELP tailerra. Dakizuenez azaroaren 23tik, abenduaren 3 bitarte izango da Euskaraldia, eta bertan ahobizi edo belarriprest gisa parte hartu daiteke. Euskaraldian, 11 egunez euskararen erabilera bultzatzea da helburua. Hala ere, erronka nagusia gure hizkuntza ulertu dezaketenei, nahiz eta erderaz erantzungo duten, euskaraz hitz egitera ohitzea da. Hau da, euskaraz dakitenek ez ezik, ez dakitenek ere bere erabilera bultzatzea.

Baina ohiturak aldatzea zaila da, eta askotan hizkuntza gatazka ugari pairatzen ditugu. Euskaldunok askotan gaizki sentitzen gara erantzunak gazteleraz jasotzen ditugunean. Bestalde, euskaraz hitz egiteko gai ez direnak gaizki sentitzen dira ikasi ez izateagatik. Gatazka horiek ongi bideratzeko sortu zen TELP tailerra (taller d’espai linguistic personal). Bere sortzaileetakoa izan zen Gemma Sanginések berak emango du Apeztegiberriko ganbaran, ostiralean 17:30etatik 20:30ak arte, eta larunbatean 9:30etatik 13:30etara.

Tailerrean parte hartzeko izena irailaren 20a baino lehen eman behar da!