Euskaraldia

Euskaraldia abian da berriro azkeneko fasea indarrez hartzeko helburuarekin

Amezti.eus 2018ko ira. 11a, 12:48

Irailaren 20a hasiko da izena emateko epea, eta ikastaro bat egingo dute Apeztegiberriko ganbaran, TELP tailerraren sortzaileetakoa den Gemma Sanginésekin.

 

 

Ikastaroa irailaren 21ean eta 22an izango da, Apeztegiberriko ganbaran, Gema San Ginesen eskutik, TELP tailerraren sortzaileetako bat. Helburua norberaren konpromisoa aurrera eramateko tresnak ematea da.

Gainera, aurkezpena egin nahi dute herriz herri, ekimena guztiek ezagutu dezaten. Lehenengoa aste honetan izango da, Itsason, jaiak direla aprobetsatuta. Gainontzeko datak erabakitzeke daude.

Gogoratu euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3 bitartean izango dela eta 11 egunez euskaraz hitz egitea da erronka. Ahobizi eta belarriprest gisa eman daiteke izena, hitz egin dezaketenen parte hartzea bakarrik ez, euskara ulertzen dutenena ere lortu nahi baita.

"Ez da izen emate soil bat, norbanakoak hartu behar du benetan konpromisoa, ez zaigu interesatzen pertsona asko lortzea, baizik eta izena ematen duenak benetan konpromisoa izatea”, azpimarratu du Ester Lakastak, Basaburuko alkateak.