Euskaraldia

Euskaraldiak ekitaldi ugari dakartza

Amezti.eus 2018ko urr. 9a, 12:53

Bertsoak, umorea eta baita ardo dastaketa bat ere! Euskaraldiak, motoreak berotzen dituen bitartean, ekitaldi ugari dakartza Basaburura eta Imotzera! Horietan, Euskaraldian  izena emateko aukera izango da. 

BADATOR EUSKARALDIA IMOTZ ETA BASABURUARA!!
 
Animatu eta eman izena ahobizi edo belarri prest bezala.
 
Noiz?
 
- Urriak 13 larunbata 19:00 Berueteko Ostatuan TTAK! emanaldia, 40 minutuko bakarrizketa umoretsua Beatriz Egizabalen eskutik
 
- Urriak 19 ostirala 21:00 Jauntsaratsen Apeztegiberriko ganbaran, bertso afaria. OHIANA IGUARAN ETA BEÑAT GAZTELUMENDIA
 
Azaroak 9 ostirala 19:00 Erason Zaparen bordan JON MAIAren eskutik "Berriak jaio ginen" emandia
 
- Azaroak 16 ostirala 19:00 Etxalekuko elkartean EUSKAL HERRIKO ARDOEN DASTAKETA, Mikel Garaizabal sommelier adituarekin
 
 ...Eta beste aukera gehiago izanen duzue  herriz herri izena emateko adi egon! 
 
*Bertso-afaria urriaren 19an izango da, gaueko 21:00etan, Apeztegiberriko Ganbaran. 
 
Afarian izena emateko Apeztegiberriko dendan dago zerrenda. Bertara hurbildu edo deitu ezazue! 948503103. Urriak 16, asteartea, izanen da apuntatzeko azken eguna! 
 
20€ izanen dira pertsona bakoitzeko eta menu hau izanen da:
 
- Ensalada Mixta
- Patea
- Txorizoa sagardoan
- Legatzez betetako piperrak
- Txerri solomilloa labean rokefort saltsarekin
- Sorbetea
- Pastak eta kafea
 
Animatu!