Larraintzarko ostatuan udan, eta ez bakarrik udan, antolatzen ohi dituzten kontzertuekin jarraitzen dute. Ostiral honetan Jorge Sanchez eta Eva Niño bikotea etorriko da haien troba kubatarra eskaintzera: besteak beste, Silvio Rodriguez, Pablo Milanés edo Polito Ibañezen bertsioak joko dituzte baina baita konposizio propioak ere.
Asteburu honetan, abuztuaren 21etik 23ra ospatuko dituzte Erasoko pestak. Ekimen ugari izanen dituzte ostiraletik igandera bitartean.
Ostiral iluntzean, 20:00etan jaurtiko dute suziria eta larunbatean ordu txikiak arte iraunen dute Aroztegiko gazteek, kontzejuak eta Xahutegi elkarteak antolatutako egitarauarekin.
Ia-ia bost eguneraino luzatzen dira Berueteko pestak. Ostegunean hasiko dira, 21:50ean botako duten suziriarekin eta herri afariarekin. Iñigo Sragueta akordeoilariak girotuko du afalostea. Eta astelehenera arte iraunen dute.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |