Larraintzarko ostatuan udan, eta ez bakarrik udan, antolatzen ohi dituzten kontzertuekin jarraitzen dute. Ostiral honetan Jorge Sanchez eta Eva Niño bikotea etorriko da haien troba kubatarra eskaintzera: besteak beste, Silvio Rodriguez, Pablo Milanés edo Polito Ibañezen bertsioak joko dituzte baina baita konposizio propioak ere.