Aroztegiko pesten txanda izanen da asteburu honetan, Atetzen

Amezti.eus 2026ko abuztuaren 19a

Ostiral iluntzean, 20:00etan jaurtiko dute suziria eta larunbatean ordu txikiak arte iraunen dute Aroztegiko gazteek, kontzejuak eta Xahutegi elkarteak antolatutako egitarauarekin.

Umeei eta helduei zuzendutako egitaraua da, gurpildun zezenekin, suzko akerrarekin eta jokuekin, besteak beste. Lehiaketetan patata tortillarena edo mus txapelketa nabarmentzen diren. Lehenengoa ostiralean izanen da eta bide batez afaria ere egiteko balioko du. Mus txapelketa larunbatean jokatuko da bazkalostean. 

Larunbatean, gainera, bazkaltzeko elkartuko dira herritarrak eta prezio onean, 15 eurotan entsalada, paella eta mamia izanen baitute menuan. Bihar da izena emateko azken eguna eta whatsapp bidez egin behar da 646 91 88 36. 

Kañamarestarren herrian, herri kirolak ez dira faltako, larunbatean, 18:00etan izanen da aukera ikusteko. Eta, pesta guztietan bezala, musikak lagunduko du jaia: ostiralean, 23:00etan, Tirrikitraun karro musikala; eta, DJ FA x DJ MANOLU; larunbatean, DJ KOGOJOUren eskutik. 

Hemen duzue egitaraua osorik: