Erasoko pestak ospatuko dira asteburuan

Amezti.eus

Asteburu honetan, abuztuaren 21etik 23ra ospatuko dituzte Erasoko pestak. Ekimen ugari izanen dituzte ostiraletik igandera bitartean. 

Abuztuaren 21ean, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean emanen diete hasiera pestei, ohi bezala, herri krossarekin. 21:30ean herri afaria eginen dute, eta ondoren, 23:00etan, dantzaldia Kinterorekin. 

Abuztuaren 22an, larunbatarekin, eguerdiko 13:00etan patata tortila txapelketa eginen da. Arratsaldean, 18:30etik aurrera, etxez etxeko erronda eginen dute herritarrek, eta gauean, 22:00etan, hanburgesak izanen dira afaltzeko. 23:00etan D'Capricho bikote kubatarraren zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izanen da, eta ondoren, DJ Hannibal Selecterrek luzatuko du giroa. 

Abuztuaren 23an, igandearekin, txistor jatea eta pilota partidak iznaen dira eguerdiko 12:30ean. 17:00etan jolasak izanen dira Tramankulurekin, eta ondoren, 18:30ean, txapela botatzea. 19:00etan txokolatada eginen da, 19:30ean dantzaldia Kinterorekin, eta pestei bukaera emateko, gaueko 22:00etan 'Gaixoa ni'. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/ouD/eraso_festak%C3%A7.jpg