Basaburuan Berueteko pestak datoz

Amezti.eus

Ia-ia bost eguneraino luzatzen dira Berueteko pestak. Ostegunean hasiko dira, 21:50ean botako duten suziriarekin eta herri afariarekin. Iñigo Sragueta akordeoilariak girotuko du afalostea. Eta astelehenera arte iraunen dute. 

Egitarau zabala eta anitza antolatu dute Berueten. Ostirala gazteen eguna izanen da nolabait, gazte bazkariarekin eta haurrei ere zuzendutako hainbat jarduerekin. Iluntzean, Berueteko eta eskualdeko kideak dituen Oihuka taldeak kontzertua eskainiko du. 

Antzerkia eta zirkuarendako tokia ere egin dute egitarauan. Larunbatean Jazinta La Potraren lana ikusteko aukera izanen baita eta igandean Levelibular zirko emanaldi ikusgarria. Gainera, bertso bazkaria ere izanen da, hau astelehenean, Nerea Elustondo eta Sebastian Lizaso bertsolariekin. Eta egunero izanen da musika, Oihukaz gain, Trikidantzek, Olgetan erromeriak eta A toda madre mexikarren bikoteak igoko dira oholtzara.

Mus eta patata tortilla txapelketez gain, larunbateko profesionalen esku pilota partida nabarmendu beharra dago. Bi izanen dira, lehenengoan Bakaikoa eta Salaberri II Apezetxea II eta Elostarberen kontra; bigarrenean, Ultzamako Peio Etxeberria eta Gaskue Amiano eta Arangurenen kontra arituko dira. 18:00etan izanen dira eta sarrerak Apeztegiberrin eta Berueteko ostatuan eskuratu daitezke. 

Pesten egitaraua, osorik: