Podcasta

Korrika

10 atal entzuteko
Korrikaren batzordea oso pozik gure eskualdean izan zen giroarekin
2019/04/12

Astelehenean pasatu zen korrika gure eskualdetik eta Mikel Oltza batzordeko kidearekin balantzea egin dugu Egun Ero irratsaioan.

Txillardegiren klika dokumentalak emango dio amaiera Korrika Kulturalari
2019/04/05

Larraintzarren proiekzioa izango da 19etan. 14.Korrikan Txillardegiri egindako elkarrizketan oinarrituta, Euskal Herriko hainpat figura garrantzitsuak agertzen dira Kote Camachok zuzendua. Bererekin hitz egin dugu Egun Eron.

Korrika badator! Astelehenean 20ak pasata sartuko da eskualdean
2019/04/05

Korrikan murgildu da dagoeneko Euskal Herria, Garestik abiatu zen atzo eta astelehenean gure eskualdea zeharkatuko du. Hemengo antolakuntzako Mikel Oltzarekin hitz egin dugu Egun Eron.

Miren Mujika zuzendaria Larraintzarren
2019/04/03

Shell Phone laburmetraia aurkeztuko du gaur arratsaldean Larraintzarren, Laburbira 2019an. Gure nagusiak zaintzerakoan, presentzia fisikoa aldarrikatzen du hainbat festibaletan saritua izan den laburmetrai honek. Egun Eron izan dugu Miren Mujika zuzendaria.

Iñaki Perurena Etxalekun, bakarrizketan
2019/03/29

Korrika Kulturalaren programan barne, Etxalekun izanen da bihar Iñaki Perurena, 'Harria, maitasun istorioa' kontakizunarekin. Etxalekuko biltegian 19:00etan izanen da bakarrizketa eta erakusketa. Gurekin izan da Egun Ero irratsaioan.

Abalantxa taldea berriro elkartu da eta emanaldia eskainiko dute Basaburuan
2019/03/29

Denboraldi batean geldirik egon ondoren, duela 7 urte sortutako Abalantxa taldea berriro elkartu da. Gaur arratsaldean, Jauntsarasko Apeztegiberriko lehenengo solairuan emanaldia eskainiko dute. Abalantxako parte den Txari Eleta olaguekoa izan dugu Egun Eron.

Iñaki Larraiozek 'Larra Bideak' diska aurkeztuko du gaur Larraintzarren
2019/03/22

Larraintzarko musikariak etxean aurkeztuko du berriki argitaratutako diska. Baina emanaldia baino lehen, irratira etorri zaigu aurrerapen bat egitera. Elkarrizketa interesgarria izan dugu berarekin eta abesti bat zuzenean jo digu.

Eskualdeko artistek berotuko dute korrika kulturala larunbatetik aurrera
2019/03/15

Asteburuan hasiko da korrika kulturala, eta apirilaren 8an Korrika eskualdera iritsi bitartean iraungo du. Egitarauaren errepasoa egin digu AEKko Mikel Oltzak.

Joana Ziganda biharko bertso desafioaz mintzatu zaigu irratian
2019/03/15

Bihar hasiko da Korrika kulturala eskualdean. Lehenengo ekitaldia Itsasoko elkartean izanen den Bertso-desafioa dugu, eta horretaz eta Nafarroako bertsolaritza txapelketaz aritu zaigu Joana Ziganda oskoztarra irratian

Dani Martirenak eta Ana Ibañezek "Cosimoren Katiuskak" aurkeztuko dute igandean
2019/03/14

Korrika kulturalaren bigarren ekitaldia izanen da. Dani Martirenarekin mintzatu gara Esan Erran irratian